
Praktikak enpresetan
Fakultateko ikasle izanik, borondatezko praktikak kanpoko enpresetan egiteko interesa luketenentzat, UPV/EHUk Praktiges modulua du, GAUR aplikazio informatikoaren bidez gestionaturik.Praktikarik eskaini nahi duten enpresek erregistratu beharra dute aipatutako moduluan, Informatika-fakultaterako sarbidea eskatu eta, behin balioztatu ostean, erabiltzaile eta pasahitza lortuko dituzte sistema erabili ahal izateko. Informazioa zabaltzeko, kontsulta egin UPV/EHUren praktiketarako online gestioan.
Praktika bat adostu edo hitzartu eta gero, aplikazioak berak enpresak, ikasleak eta unibertsitateak sinatu beharreko komenioa emango du. Honez gain, ezinbestekoa da ikasleak "Cum Laude asegurua" kontratatzea, enpresan dagoen bitartean egindako lan-jarduna babestearren, bai eta enpresak gestio-gastuen kontzeptuan 30 euro ordaintzea ere.
Fakultateak ikasle baten praktika tramitera ona dezan, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu ikasleak fakultateko idazkaritzan enpresan egin beharreko egonaldia hasi baino lehen:
- Cum Laude asegurua kontratatzeko diru-sarreraren ziurtagiria.
- Gestio-gasturako diru-sarreraren ziurtagiria.
- Komenioaren hiru ale, aldez aurretik enpresak sinatu eta zigilatuak. Hiru aleak fakultate honetan sinatu eta zigilatu behar dira eta gero, banatuko ikasle, enpresa eta fakultatearen artean.
UPV/EHUren arautegiari jarraiki, praktikak ez dira 450 ordutatik gorakoak izango akademi ikasturte bakoitzeko eta ikasleari ez zaio 360 ordu baino gehiagorik amortizatuko urteko. Amortizazio hau ikasleen aukera askeko kredituen gainean egingo da, 30 ordu praktiko kreditu bakoitzeko dioen araua aplikatuz. Praktika hauek akademi ikasturte bakoitzaren barruan kokatzen dira irailaren 1ean hasi eta hurrengo urteko abuztuaren 31an amaituta eta praktikak, hortaz, ez dira data honetatik aurrera luzatuko.
Praktika hauek egin ahal izateko, ikasleek aldez aurretik gutxieneko kreditu-kopurua gainditu behar dute, hots:
- SIIT: 125 kreditu
- II: 167 kreditu
- IIren gradua: 138 kreditu
Aplikazioaren inguruko dudak argitzeko eta beste eratako duda administratiboetarako, jarri kontaktuan fakultateko idazkaritzarekin: Arantzazu Loiti aran.loiti@ehu.es; Tel: 943 015027
Duda akademikoetarako eta praktiken inguruko asesoramendurako, jarri fakultateko teknikariarekin: informatika.internacional@ehu.es: Tel: 943 015563