Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Informatika fakultatea

Iraungitzear dauden planak

Unibertsitate osoan plan zaharren egokitze-prozesuan murgilduta gaude, baita gure fakultatean ere, noski. Egokitze-prozesua progresiboki egiten da desagertze-fasean dauden titulazioen maila bat urtero desagertuz. Ikasturte bakoitzean desagertzen diren ikasgaien kasuan, eskolarik ez egon arren, beste bi ikasturte izaten dira azterketak egin ahal izateko, tarte horretan tutoretzetarako eskubidea izanik.

Informatika Fakultateari dagokionez, 2011/12 ikasturtean azken aldiz eskolak izan dira 3. mailan, bai Informatikan Ingeniaritzan bai Sistemen Informatikan Ingeniaritza Teknikoan ere.

Zer egin behar duten Ingeniaritza Teknikoan tituludunak Informatika Ingeniaritzako Gradua eskuratzeko informazioa, hemen (pdf, 195kb).

 

2012-2013 ikasturtea

2012/13 ikasturterako egoera Informatika Fakultatean honako hau izango da:

  • 1. maila Informatikan Ingeniaritzan eta Sistemen Informatikan Ingeniaritza Teknikoan.
    Behin betikoz desagertzen da, desagertze-prozesuan aurreikusita zeuden lau deialdiak (ikasturte bakoitzeko bi) egin direlako.
  • 2. maila Informatikan Ingeniaritzan eta Sistemen Informatikan Ingeniaritza Teknikoan.
    Desagertze-prozesuaren bigarren ikasturtea, hau da, azken ikasturtea azterketak egin ahal izateko, azken bi deialdiak eskaintzen direlarik.
  • 3. maila Informatikan Ingeniaritzan eta Sistemen Informatikan Ingeniaritza Teknikoan.
    Desagertze-prozesuaren lehenengo ikasturtea.
  • 4. maila Informatikan Ingeniaritzan.
    Azken urtez eskainiko dira eskolak derrigorrezko ikasgaietan.

Sistemen Informatikan Ingeniaritza Teknikoaren kasuan dagoeneko ikasgai guztien eskolak desagertu dira. Karrera Amaierako Proiektua, 2012/13 eta 2013/14 ikasturteetan egin ahal izango da orain arte bezala. Modu honetan 2013/14 ikasturtea bukatutakoan Ingeniaritza Tekniko osoa desagertuta izango da.

Azkenik, kontuan izan desagertze-fasean dagoen ikasgairen baten azken deialdia gainditzen ez denean derrigor Gradu ikasketetara pasa beharko dela, plan zaharreko titulazioan gainditutako ikasgaien baliozkotzea egingo delarik, kasuak kasu. Ikus egokitzapen prozesua (pdf, 180kb).

Edozein argibide behar izanez gero kontaktuan jarri Zentroko Idazkaritzarekin edo Akademia Antolakuntzako Dekanordearekin informatika.fak.akantola.dekanordea@ehu.es.

Azken eguneratzea: 2012/07/24