Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Informatika fakultatea

Facultad de Informática

INFORMAZIO OROKORRA

Informatika Ingeniaritzako Gradua

Informatika Ingeniaritzako Graduak 12/13 ikasturtean laugarren ikasmailarainoko ezarpena izango du. Graduko ikasleek hirugarren ikasturtean mundu mailan hedapen zabalena duten hiru espezialitateko bat aukeratu behar dute: Konputagailuen Ingeniaritza, Konputazioa, edo Software Ingeniaritza. Espezialitatearen arabera zortzi ikasgai berezi egin behar dira eta gradu amaierako proiektua ere espezialitatearen alorrean egitea eskatzen da (60 kreditu beereizi guztira); horrez gain laugarren maila hautazko eskeintza zabal batekin osatu ahal izango du.
Lehenengo hiru ikasturtetako irakasgai guztiak euskaraz eta gazteleraz eskainiko dira. Eta, bigarren mailako sei ikasgai ingelesez ere egin ahal izango dira, beti ere ikaslearen nahien arabera.

Graduondoko masterrak

12/13 ikasturterako fakultateak lau graduondoko master ofizial eskainiko ditu: Sistema Informatiko Aurreratuak (SIA), Konputazio Ingeniaritza eta Sistema adimendunak (KISA), Sistema Txertatuen Ingeniaritza (STI), Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (HAP). KISA eta SIA alde batetik, eta HAP beste aldetik, bikaintasun aipamena daukaten doktorego programetarako sarrera dira.

Manuel Lardizabal pasealekua, 1 · 20018 Donostia-San Sebastián · Tel. (+34) 943 01 52 45 · Faxa (+34) 943 01 55 90 Info-dif-fiss@ehu.es

DIFen ikasi nahi al duzu?

Foreign Students

Unibertsitatea - Enpresa

Fakultateko irakasleak

Intraneterako sarrera

galderak, eskaerak